Esperimentatu, imajinatu, sortu eta gozatu
KIDS proiektuan, lan globalaren alde egiten da, eta bi unitate daude hiruhileko bakoitzean. Edukiak aurkezteko, ikasleentzat motibagarriak eta erakargarriak diren gaiak erabili dira, urte-sasoia eta urtaroak ahaztu gabe. Fitxa bakoitzean iradokizunak daude irakaslearentzat, eta ate bat irekitzen zaio ezagutzari, barrutik kanporantz heziz; alegia, haurren jakin-minetik eta interesetatik abiatuz, inguruko mundua ezagutzera iristeko.
Artista gazteentzat: ARTKIDS
Sormena sustatzen du musika, plastika eta antzerkia lantzeko proposamen global eta integratzaileetatik. Abiapuntua ikasleen fantasia eta irudimena pizten dituen istorio miragarri bat da.
Ikertzaile gazteentzat: KOSMOKIDS
Iradokizunen munduan murgiltzen ditu ikaslea eta irakaslea, hala, ateak irekiz esperientziari eta ingurunea ezagutzeari. Haurren mundu-ikuspegitik aurkezten da. Hainbat atal ditu: «Klik», «Egun-pasa...», «Ikertu» eta «Sekulako asmakariak».
ABENTURAZ ABENTURA...
Irakurketa par tekatuari bide emanez, sustatu egiten da ikasleak galdera irekiei erantzutea, elementu adierazgarriak errepikatzea, zerrendak amaitzea... Umoreak ere bere tokia du, eta adimen linguistikoa garatzeko bidea da.
Emozioak kudeatzeko: EMOZIOZ-BT
Haurrarengan sustatzen du emozioak kontuan hartzeko eta azaltzeko trebezia, eta ondo ulertzeko eta erregulatzeko gaitasuna.
KIDS familiartean
Etxerako txostena: INFOKIDS
Haurrek landutako edukien berri ematen da.
Eta informazio-TRIPTIKO bat ere badakar.

Ospatzeko: GAUR JAI
Jaiak eta ospakizunak ikasgelako eguneroko bizitzaren parte dira. Koaderno honetan, ikasturteko jai garrantzitsuak lantzeko laminak daude. Bi formatu: papera eta digitala.

Irakasleak gogotsu dihardu ikastaldearekin
1OO1 IDEIA IKASGELAN ONDO PASATZEKO

GIDAn erraz ikusten dira atalak eta pertsonalizatu egin daitezke: proiektuak, ahozko baliabideak, Show me in english (ingelesezko edukiak)...
HORMA-IRUDIAK
Hainbat irudi, gai motibagarriak eta unitateetako edukiak osatzeko eta proiektuak lantzeko: eguraldia, urtaroak, ohiturak, urtebetetzeak...

KIDS MEGABOX
- Visual display
- Maskotak eta liburu bidaiaria
- Ipuinez ipuin...
- Minibox
- KIDS PICS
- Laminak, argazkiak...
- Lamina zabalgarriak
- 2 audio-CD
- Show Me in English audio-CDa
- Ordenagailurako eta arbel digitalerako
baliabideen CDa
- Ikastaldea kudeatzeko baliabideen CDa
- Altxorrak
- Matematikako materiala
